IRTEERAK

LURRASKA

Eguna: Urriak 25

Lehenengo hiruhilabetean, bi egun igaroko ditugu Lurraskan, Urdaibai Erreserban kokatuta dagoena. Irteera honen xedea ingurunearekin kontaktu gehiago izatea da. 

Baserri eskola hau ingurugiro hezkuntzan oinarrituta dago. Biosferari buruzko tailerrak egingo ditugu eta baserrian lan egingo dugu, baratzak eta animaliak zaintzen.

Argitu beharra dago irteera egin baino lehen bilera bat egongo dela informazio guztia emateko, baita zalantzak erantzuteko ere. 




DURANGOKO AZOKA

Eguna: Abenduak 7

Kulturaren garrantzia sustatzeko, lehenengo hiruhilabetean Durangoko Azokara joango gara. Bertan, musika eta liburuak protagonistak izango dira. 

Giro ona dagoenez, bokatak eramango ditugu han eguna pasatzeko. 



IZENADUBA BASOA

Eguna: Abenduak 17

Gabonak direla eta, hiruilabete honetan Izenaduba Basora edo Olentzeroren etxera joango gara bisitan.

Izenaduba Basoa, Mungian dagoena, Euskal Herriko mitologiaren inguruko lehenengo interpretazio zentroa da.  Baso honetan dena magikoa da, pertsonai mitologikoek bizia hartzen dute eta istorioak, kondairak eta elezaharrak kontatzen dituzte bisitari ezberdinei une zoragarriak sortaraziz.

Bisitan zehar hainbat ariketa egin ahalko dituzte, adibidez, sorginen baratza ezagutu, magia ikuskizunak ikusi, 3D simulagailuan esperientzia berria izan edota Napo (Olentzeroren astoa) ezagutu.

Hainbat jarduera direnez, egun osoko txangoa izango da hau, eta beraz, bokata edo bestelako janaria ekarri beharko dute. Gainera, komenigarria da arropa erosoa ekartzea.


ARTIGAS

 Eguna: Urtarrilak 22

Artigas hiri hondakinen inguruko interpretazio zentroa da. Honetan, hainbat tailerren, ikus-entzun proiekzioen edota erakusketa interaktiboen bidez, formakuntza programak egiten dira hondakinen prozesua uler dadin. 


Txango honen helburua gizakiok sortzen ditugun hondakinaren inguruko jakintza jasotzea da. Hau egun osoko irteera izango ez denez, bazkaltzeko ordua baino lehen ikastetxera bueltatuko gara. Beraz, hamaiketakoa eramatearekin nahikoa izango litzateke. Gainera, beti bazala, komenigarria izango da arropa erosoa ekartzea.






ANTZERKIA


Eguna: Otsailan

Euskara sustatzeko, bigarren hiruhilabetean antzerki batera joango gara, Euskalduna Jauregira. Go!azen telesailaren antzerkia ikusiko dugu, gure klaseko umeak oso zaleak direla dakigulako.

Eguna heldu aurretiko astean, informazioa bidaliko dizuegu zuek jakinaren gainean egoteko.





KARPIN ABENTURA


Eguna: Martxoak 22

Faunari eta biodibertsitaeari buruzko gaia landu eta gero, Enkarterrietara joango gara Karpin Abentura parkera. Leku horretan harrera animaliak daude, batez ere legez kontrako trafikoak izan direnak. Gainera, dinosauroen informazioa dago, baita haien irudiak ere. 

Irteera honen xedea aurrerantzean ingurumenarekiko jokaera arduratsua gure umeengan ezartzea izango da, iraunkortasunarekin konpromisoa hartzen.

Gogoratzekoa da arropa erosoa ekartzea komenigarria dela.




No hay comentarios:

Publicar un comentario