INFORMAZIO GEHIGARRIA


TOLERANTZIA, BEGIRUNEA ETA ANIZTASUNA


Gure eskolako helburua tolerantzia, begirunea eta aniztasuna denez, balio hauek barneratzea oso garrantzitsua dela deritzogu, eskolan zein etxean, eta zuen laguntzarekin batera xede hau lor dezakegu. Beraz, zuen laguntzakoak izango diren estekak gehitzen dizkizuegu:    

http://padresycolegios.com/educar-en-tolerancia-y-respeto/

http://padresycolegios.com/beneficios-de-educar-en-tolerancia-diversidad-y-respeto/

Espero dugu erabilgarriak izatea!




ZIGORRIK GABEKO HEZKUNTZA


Zigorrik gabeko heziketa posiblea eta beharrezkoa da. Sari eta zigorretan oinarritutako heziketa onuragarria ez delako inorentzat batez ere. Zigorra gauzatzen duen pertsonak, gutxitan beteko baitu ezarritako zigorra eta hau jasotzen duenak, frustrazio, segurtasun falta eta amorru sentsazioak sentituko baititu. 

Gai honi buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, hurrengo link-a atxikitzen dizuegu:




ZIBERBULLYING-AREKIN NOLA AMAITU?


Gaur egungo teknologia berriengatik behin eta berriz tratu iraingarriak sortzen dira. Eskola-jazarpen tradizionala da ingurune konkretu batean aplikatuta non denbora-mugarik ezta muga fisikorik ez dauden. Guraso edo tutore legal eta irakasle bezala, kontuan hartu behar dugu arazo honen izatea, lehenbailehen konpontzeko. 

Ziberbullyng-a modu anitzetan adierazten da eta horregatik batzuetan ez gara kontzienteak izaten. Gainera, zibererasotzaileek gaitasun enpatiko urria erakusten dute, beste pertsonaren lekuan jartzen ez baitira eta teknologiaren erabileraren ikuspegi etikoa galtzen baitute.



Hurrengo link-an ikus dezakezue ziberbullying kasuak zeintzuk izan daitezke eta hauek nola aurreikusi arazo larria bihurtu baino lehen. 

http://www.elblogdeoscargonzalez.es/2017/08/ciberbullying-pautas-para-prevenirlo-y.html



URTEBETETZE OSASUNTSUAK


Haur obesitatea garaiko arazorik kezkagarrienetarikoa da. Juan Llorka-k, umeek nutrizio oihitura osasuntsuak har dezaten helburuarekin, "Sin dientes y a bocados" liburua argitaratu du. Honek urtebetetzeetarako menu osasuntsu berria proposatzen du, beti ere urtebetetzeetan ohikoak diren zaporeak erabiliz.




Hurrengo link-an bere libruaren inguruko informazio gehiago irakurri ahalko duzue:





TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUAN HASTEN DIREN UMEAK: AZKARRENAK IZANGO DIRA?



Gaur egun, gizartean ematen ari den teknologia berrien aurrerapen azkarra dela eta hezkuntza praktikak zein egunerokotasunean ematen diren beste praktika batzuk gizarte egoera berrira moldatzeko beharra ikusi da. Baina, zalantza hurrengoa da: azkarrenak, egoera berriari moldatzen direnak eta teknologia berriak erabiltzen dakitenak izango dira? Zientzialariek esandakoaren arabera, ez da horrela izango. Giza osotasunean, garapen aproposena izango duten horiek, teknologia berrietatik urrun hezten direnak izango baitira. 

Gai honi buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, link hau proposatzen dizuegu non zientzialariek aztertutakoaren inguruko informazio gehiago aurkituko duzuen.

http://padresycolegios.com/nativos-digitales-seran-los-ninos-mas-inteligentes-por-el-uso-de-las-nuevas-tecnologias/



LO EGITEA: BEHARRA GURE OSASUN MENTALARENTZAT


Betidanik jakin dugu lo egiteak gure osasunean izugarrizko eragina duela.



Errazten dizuegun link-an ondo lo ez egiteak gure gorputzean duen ondorioak azaltzen dira. Gainera, lo egitearen faseei buruzko informazioa eta osagarrizko beste informazioa eskaintzen du. 




GURE SEME-ALABEEKIN ESKOLARI BURUZ MINTZATZEKO GAKOAK


Zer gertatzen da umeak eskolatik bueltatzerako orduan? Aditu batzuek familia eta seme-alabeen arteko harremana ikertu dute eta harreman oso estua existitzen ez dela ondorioztatu dute, eskolari buruz hitz egitean zehazki. Horregatik, hona hemen harreman hau hobetzeko gako batzuk: 
  • Egokia da galdera zehatzak eta irekiak egitea, hau da, erantzun zabalak eskatzen dituztenak. Adibidez: Zer egin duzu klasean? Zer izan da gehien gustatu zaizuna? 
  • Garrantzitsua da aurreiritzirik gabekoa eta positiboa den elkarrizketa sortzea. Txarto egin duena galdetu beharrean, interesgarria izan daiteke ondo egin duena ri buruz galdetzea.
  • Sentimenduetan sakontzea oso zaila izan daiteke, horregatik, zer gertatzen zaien galdetu beharrean, argitu ahal diegu zer momentutan ikusi diegun burumakur, horrela interesa erakutsiko diegu.
  • Elkarrizketa hauek aukera galantak dira ikasteko eta gure bizitzak aldatzeko, beste pertsona batzuen ezaugarri onak aztertzen baititugu.
  • Aldatzeko ahalmena zein besteei laguntza eskaintzeko gaitasuna daukagula erakustea interesgarria da.

Honi buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero hurrengo dokumentuak gomendatzen dizkizuegu:




ZER EGIN DEZAKEGU GURE UMEAK OPTIMISTAGOAK IZATEKO?


Egunero arazoak eta kezkak dauzkagu, baita gure seme-alabak ere. Beraien zoriontasuna dauzkaten sentimenduen menpean dago; kezka negatiboetan arreta jartzen badute, bizitzan agertzen diren zailtasunei aurre egitea galaraziko lieke eta. 

Gomendagarria da gure seme-alabak arretaz entzutea eta edozein kexa identifikatzen saiatzea. Kexa horiek, bai pertsonalak bai beste pertsonei buruzkoak, ezin dira ohikoak bihurtu. 

Zaila da dinamika negatibo batetik ateratzea, den-dena arazo batean bihurtzen baita. Hala ere, gurasoek daukagun “betebeharra” pentsamendu negatiboak ezabatzeko ahalegina egitea da.  

Horretarako, hurrengo gakoak erabilgarriak izan daitezke:
  • Behar duten momentuan gure laguntza izango dutela erakutsi behar diegu.
  • Fokoa egoera positiboetan jartzen lagunduko diegu.
  • Guk geuk dauzkagun itxaropenak balioetsi behar ditugu, gure errealitatea definitzen baitute.
  • Edalontzia “erdi beteta” dagoela ikusten lagundu, beti laguntzen du eta.

Hala eta guztiz ere, hau dena ez zen posiblea izango gu hau guztia transmititzeko gai izango ez bagina. Gure seme-alabek guk egiten duguna jarraituko dute, ez bakarrik gure aholkuak; horregatik gure penstamendua ere aldatu behar dugu.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario